GAZTE BOLUNTARIOAK//EVENTO: ENCUENTRO DE PERSONAS JÓVENES VOLUNTARIAS
- Berango Lab
- 28 nov 2025
- 2 Min. de lectura
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, Gazte Boluntarioak ekitaldia antolatu du 2025eko abenduan, hainbat errealitatetatik eta helburutatik abiatzen diren gazte boluntarioek elkar ezagutzeko, sarea sortzeko eta beren beharrak partekatzeko espazioa izan dezaten.Elkarteen eta gazte boluntarioen arteko sare hori egiteak errealitate desberdinak hurbiltzea du helburu, elkar ezagutzea eta esperientziak trukatzea erraztuz. Horrez gain, boluntariotzaren errealitatearen ikuspegia zabaltzeko eta elkarrekin egin daitezkeen proiektu bateratuak errazteko oinarri izan nahi du. Elkarte bakoitzak postu bat izango du; bertan aurkeztu, hitz egin eta pintxo bat eskainiko du, eta elkarte bakoitzak bere pintxoa prestatuko du.Ekitaldia abenduaren 11n, osteguna, izango da La Perrera Espazioan, 18:00etatik aurrera. Izen-ematea esteka honen bitartez egin behar da: https://forms.gle/eXSkdpuxaRUnNWeR6Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 688 737 133 (Andima) telefonora edo idatzi: hezkuntza@egk.eus

El Consejo de la Juventud de Euskadi (EGK), en colaboración con la Diputación Foral de Bizkaia, ha preparado para diciembre de 2025 el encuentro Personas Jóvenes Voluntarias, un espacio dirigido a personas jóvenes voluntarias que parten de diversas realidades y objetivos, con la intención de conocerse, hacer red y compartir sus necesidades. Generar esta red entre distintas realidades asociativas y personas voluntarias busca acercar contextos diversos, favoreciendo el conocimiento mutuo. Además, pretende servir como punto de partida para ampliar la visión sobre la realidad del voluntariado y facilitar posibles proyectos conjuntos. Cada asociación contará con un puesto donde podrá presentarse, conversar y ofrecer un pintxo para disfrutar mientras se charla. Cada asociación traerá su propio pintxo. El encuentro tendrá lugar el jueves 11 de diciembre, en La Perrera Espazioa, y comenzará a partir de las 18:00. La inscripción debe realizarse a través del cuestionario disponible en el siguiente enlace: https://forms.gle/eXSkdpuxaRUnNWeR6Si necesitas más información, puedes llamar al 688 737 133 (Andima) o escribirnos a hezkuntza@egk.eus



Comentarios