top of page
Buscar

18 eta 29 urte bitarteko hamar gazte emantzipatutik zazpi pozik daude bizi diren udalerrian

Bere udalerrian emantzipatu direnek eman duten arrazoi nagusia da horrela familia, bikotekide eta/edo lagunengandik gertu daudela; beste udalerri batean emantzipatu direnek, aldiz, lan-arrazoiak aipatu dituzte, batez ere

18 eta 29 urte bitarteko gazte emantzipatuen % 43,6 emantzipatu baino lehen bizi ziren udalerri berean bizi dira. Apur bat gehiago dira, aldiz, beste udalerri batean bizi diren adin horretako gazte emantzipatuak.


Emakume gazteak gizon gazteak baino neurri handiagoan emantzipatzen dira beren udalerrietan (% 46,4 eta % 39,8, hurrenez hurren). Bizi ziren udalerrietan emantzipatu diren 25-29 urteko gazteen ehunekoa ere zertxobait handiagoa da 18-24 urteko gazte emantzipatuen artean izandakoa baino.


Lehen bizi ziren udalerri berean emantzipatu diren gazteek adierazi dute udalerri horretan emantzipatu direla batez ere familiarengandik, bikotekidearengandik eta/edo lagunengandik gertu egoteko (% 34,1ek arrazoi hori argudiatu du), udalerria gustuko dutelako (% 27,1) eta lanetik gertu daudelako (% 21,1). Adierazi behar da pertsona horiek berez eman dituztela beren arrazoiak, inolako erantzun-aukerarik iradoki gabe, eta, gainera, arrazoi bat baino gehiago adieraz zezaketela.

 



Ez da iritzi-alde esanguratsurik ikusten emakumeen eta gizonen artean, baina bai adinaren arabera. Kasu guztietan, aurretik bizi ziren udalerrian emantzipatzeko arrazoi nagusia familiarekiko, bikotekidearekiko eta/edo lagunekiko hurbiltasuna da, baina 18-24 urteko gazteek 25-29 urtekoek baino gehiago aipatu dute lana gertu dutela bai eta udalerrian etxebizitza bat lortzeko aukera izan dutela ere.


Lehen bizi ziren udalerri berean emantzipatutako gazteen % 13,6k soilik adierazi du beste udalerri batean bizitzea nahiago duela.


Bestalde, emantzipatu aurretik bizi ziren udalerrian bizi ez direnen artean, udalerriz aldatzeko arrazoi nagusiak lanekoak (% 33,0) edo ikasketekin lotutakoak (% 23,6) dira. Gainera, % 14,7k dio bere udalerrian etxebizitza-eskaintza garestia edo eskasa dela, eta % 11,8k dio udalerriz aldatu dela bikotekidearekin egoteko.


Kasu horretan ere ez da alde nabarmenik ikusten sexuaren arabera, baina bai adinaren arabera. 18 eta 24 urte bitartekoek gehiago aipatu dute ikasketengatik aldatu direla udalerriz.



Lehen bizi ziren udalerria ez den beste udalerri batean emantzipatu direnen artean, % 43,9k diote nahiago luketela aurreko udalerrian bizi.

18-29 urteko pertsona emantzipatu guztiak kontuan hartuta, ikus dezakegu horietako gehienak (% 69,3) pozik daudela gaur egun bizi diren udalerrian, bai aurreko udalerrian jarraitzen dutelako eta ez luketelako aldatu nahi (% 37,6), bai udalerriz aldatu direlako eta ez luketelako aurreko udalerrira itzuli nahi (% 31,7).


Aitzitik, gazte emantzipatu horien laurdenak emantzipatu aurretik bizi zirenaz bestelako udalerri batean bizi dira, eta nahiago lukete aurreko udalerrira itzuli (% 24,8).

 
 
 

Comments


Telefonoak

Teléfonos

94.678.24.28

Posta elektronikoa

Email

Sare Sozialak 

Redes Sociales

  • Instagram
  • LinkedIn
Ordutegia
Horario

(Astelehenetik-Ostegunero

 9.00-14.00 / 17:00-20.00

Lunes a Jueves)

Ostiralak 9.00-14.00 Viernes

bottom of page